XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ganich errotzen da, eta ostalera lagun, borrokatzen dituzte erdaldunak.

Zorigaitzez, hauk gehiago ziren, nagusitu zinzazkioten eta jen bezala gan.

- Zer da, bada, ausaurtzia hau?, dio Ganichek ostalerari.

Zer? Behar ote dugu arrotzen nagusitasuna gure bazterretan ikhusi? Zer nahi lukete? Gure Euskuara itzali, suntsitu?.

Ikhusiko dugu aski azkar izanen diren lan tzar horren bururatzeko!.

Ur-gaitzeko zubi azpian bizi dire Lamina andana bat.

Sarri, gau-erditan, heien athera tenorean, aurkituko naiz toki hartan.

Hek ere Euskuaraz mintzo dire.

Galde eginen diotet laguntza.

Elizako izkilak hamabiak jotzearekin, Ur-gaitzeko barnetarik hegaldatzen dire Laminak.

Ganich han zagon zubiaren gainean.

Urbiltzen zaio Laminen buruzagia eta erraiten dio Zer ari haiz hor? Nun abila? Zer nahi duk?.

Gure zurginak ezautarazten diozka bere errenkurak.

- Ontsak duk, dio Laminak.

- Hartzak makhila hau.

Aski diok behar aldi guziz manatzea: Jozak.

Hik aski erran arte eta nahiko dukan negurian ehoko ditik hire eta Euskualdunen mendratzaile guziak, bakarka ala osteka.

Lamina suntsitzen da.

Ganich ohartzen da eskuan bazaukala makhil eder bat.

Biharamunean, egundainon bezala, heldu da bertze zaldun arrotz multzu bat.

Ganich han zagon choko batetan makhila sahetsean.

Erdar-dunak abiatzen dire ozarki Euzkualdunen eskharniatzen.

Ez zuten aski irri eta jestu.

- Jozatzik, erasten dio zurginak makhilari.

- Pinpi, panpa, pinpi, panpa!... Makhilattoak zalu barreiatu eta ihesari emanarazi zituela zaldun espantutsuak!!!....

Bai, bainon, erdar-dunek ez baitzuten amor eman nahi! Gan ziren Erregearen ganat eta errenkuratu.

Erresumako Buruzagiak igortzen du berehala armada oso bat.

Ganichek jakin zuelarik urbiltzen ari zirela, soldadoak, atheratzen da ostatutik.

- Jozatzik bortizki, manatzen dio makhilari.

Oi! Zer masakrea! In nomine santi, armada porrokatua ihesari emaiten da.

Erregeak, harritua, deitzen du Ganich bere ganat.

- Hi haiz erdar-dunak zampatu eta nere armada chehatu dituen gizona?
- Ni naiz, Jauna
- Zer nahi duk bada?
- Euskuara bizi dadin - ta goretsia.

Ez dain, gehiago, Euskualduna eskharniatua, bainon bai lagundua, begiratua.